Oñatiko bisita gidatuen eskaintza

Oñatiko turismo bulegoak une honetan ondorengo bisita gidatuak antolatzen ditu. Ohar orokorrak:

  • Bisita guztientzat beharrezkoa da 24 ordu lehenago erreserba egitea bisita hauek egin ahal izateko
  • Harremanetarako: 943783453 / turismo@onati.eus
  • Salneurriek BEZa barne dute

“San Migel Parrokia”

San Migel Parrokia, XIV-XIX mendeetan zehar Gebara familiaren boterea irudikatzen duena. Ikus itzazu gure ezkutuko altxorrak, Parrokiako Gebaratar kondeen kripta, Rodrigo Mercado de Zuazolaren mausoleoa (Unibertsitateko fundatzailea) eta estatu mailan bakarra den klaustroa, erreka batek zeharkatzen duena. Informazio gehiago San Migel parrokiaren fitxan.

  • Iraupena: 30 minutu
  • 10 pertsona arte  30€ (partehartzaileen artean zatitzera)
  • 11 pertsonatik aurrera  3€/pax

“San Migel parrokia eta herrigune historikoa”

Toledo euskalduna ezagutzeko bisita paregabea San Migel Parrokia eta herriko txoko esanguratsuenak ikusiaz.

  • Iraupena: ordubete.
  • 10 pertsona arte 50€ (partehartzaileen artean zatitzera)
  • 11 personatik aurrera 5€/pax

 

 

Bisita gidatuak

New Featured
New Featured 2
New Featured
New Featured 2