Informazio praktikoa
  • Eraikina: errenazimenduko eraikina, Euskal Herriko Errenazimentu garaiko artearen aztarnarik adierazgarrienetarikoa.
  • Kokapena: Unibertsitate hiribidea, Oñati.
  • Informazioa eta bisita gidatuak: Turismo Bulegoan (943 783 453 / turismo@onati.eus)

Oñatiko Unibertsitatea Euskal Herriko Errenazimentu garaiko artearen aztarnarik adierazgarrienetarikoa dugu. Ez arkitekturarengatik bakarrik, baita Errenazimentu garaiko izaeraren erakunderik nagusienetarikoa izateagatik ere.

Unibertsitatea 1.548. urtean itreki zen eta, hiru mendetan zehar, Zuzenbide, Medikuntza, Filosofia, Teologia eta Letrak irakatsi ziren eraikin ikusgarri honetan.

Gaur egun, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea eta Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutua daude bertan.

Oñatiko Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu unibertsitatea ezagutzeko.

Unibersidadia-2.jpg
Unibersidadia-4.jpg
Unibersidadia-8.jpg
Unibersidadia-15.jpg
Unibersidadia-20.jpg
Unibersidadia-27.jpg
Unibersidadia-31.jpg
Unibersidadia-34.jpg

Aipatu beharrekoa

Rodrigo Mercado de Zuazola, Oñatin jaio zen XV. mendearen bukaeran. Erlijio eta politika arloetan ospetsu izan zen. Ávilan eta Mallorcan gotzain funtzioak bete zituen eta Granadan Chancillería-ko presidente ere izan genuen. Zuazola bera dugu Unibertsitatearen fundatzaile, 1548. urtean. Bertan, hiru mendeetan zehar, Zuzenbide, Medikuntza, Filosofia, Teologia eta Letrak ikasketak irakatsi ziren. Gaur egun, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea eta Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutua daude bertan kokaturik.

Fatxada platereskoa

Hargin eta eskultore askoren lana izan zen. Fatxadan fundatzailearen izpiritu humanista ikus daiteke, baita elementu profano eta sakratuen arteko nahasketa ere. Fatxada apaintzen duten elementu platereskoen artean aipagarriak dira erdi-puntuko arkuak, bertan fundatzailea otoitz egiten agertzen zaigu. Azpimarratzekoa da Carlos Iaren (eta Alemaniako Va) armarria ere, Unibertsitateko patroi eta garaiko Errege baitzen.

Mudejar eragineko sabaia

Gibajak egindakoa da sabaia, Ávilan. Erabilitako materiala Ávilako haritza da. Euskal Herrian horrelako sabaiak ez dira ohikoak. Baina, Zuazolak zerbait berezia egin nahi izan zuen.

Errenazimentu garaiko klaustroa

Bi pisu ditu, eta hauek bi eskaileraz lotuak daude. Alderdi estuan sei arku ditu eta alde zabalean, berriz, zazpi; klaustroari lau angeluko forma emanez. 32 medailoi ikusgarrietan, euren bertuteengatik nabarmendu diren Mitologiako eta Erregetzako bikote ezagunak agertzen dira.

Oteizaren eskultura

LURRA ETA ILARGIA (Antonio eta Francisco) - Eskultorearen arabera, “Gure bihotza kanpoaldera zabaltzeko obligazioa” adierazten da.

Deitu erreserbatzeko