Informazio praktikoa
Oñatiko Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu Oñatiko herrigunea eta historia ezagutzeko. Sancti Spiritus unibertsitatean eta San Migel elizan hasi, eta herriko kale eta jauregi esanguratsuenak ikusteko aukera ematen du. Bisita Bidaurreta monasterioan amaitzen da.
Informazioa jaso eta erreserba egiteko, jarri harremanetan Oñatiko Turismo Bulegoarekin (943 783 453 / turismo@onati.eus).
Oñati jauntxo eta kondeen lurra izan da, berezia bere historiarengatik. Herrian zehar ibiliz gero, arte-mota anitzak, hirigintza-ikusmolde ugari eta hainbeste elementu historiko ikusiko ditugu. Ez da ezer falta: baseliza, eliza eta dorretxeetako taila gotikoak, Arantzazuko abangoardiako artea, eraikuntza eta erretaula errenazentistak, eraikin zibil eta erlijioso barrokoak, XIX. mendeko ekarpenak, bere iturri eta hirigintzarekin, Laterandarren eliza neogotikoa, eta abar.
Aukera horien guztien artean elementu hauek nabarmendu daitezke: Zumeltzegi Dorrea, Lazarraga Jauregia, Santa Marina Plaza eta Foruen Enparantza.
Oñatiko erdigunea ibilbide historiko baten ondorioa da eta monumentu ugari ditu: jauregiak, jauretxeak, etxetzarrak eta, tartean, hainbat erlijio-eraikin bikain, hiri bizitzako ehunka urte biltzen dituen egitura batean. Bailara erdian kokatutako Monumentu Multzo bitxia da. Jatorrizko herria XIII. mendekoa da eta inguru honetan egituratu zen: Kale Zaharra, San Anton kalea, Santa Marina Plaza eta Mendiko kalea, hau da, Zumeltzegi muinoaren inguruan.
Jaurerriko udalerri izatetik Konderri izatera pasatu zen (XIII. mendeko dokumentu batzuen arabera. Titulu hori Gebaratarrek erabiltzen zuten, geroago Oñatiko konde izan zirenek). Hori dela eta, Gaztelako Erregeak zenbait eskubide eta pribilegio eman zizkien, eta horien bidez botere politikoa, judiziala, ekonomikoa eta erlijiosoa kontrolatu zuten. 1388tik 1540ra bitartean, Jauntxoen boteretik askatzeko herritarrek saio asko egin bazituzten ere, 1845. urtean gertatu zen Gipuzkoarekiko behin betiko anexioa.
Santa Marina Plaza, Oñatiko lehena
XII. mendekoa da. XVIII eta XIX. mendeen artean birmoldatua izan zen. Nabarmendu behar ditugu Madinabeitia Jauregia (estilo barrokoa), Antia Jauregia (estilo barrokoa) eta Baruena Jauregia (estilo neoklasikoa). Erdiko iturria ere bai, bere Bertute Teologalekin eta Gurutzearekin.
Foruen Enparantza, udalerriko gune neuralgikoa
Aipatzeko moduko eraikinen artean dago Udaletxea, barroko rokoko estilokoa, Martín de Carrera arkitektoak 1778an eraikia. Fatxadaren goiko aldean herriko armarria nabarmentzen da. Bertan dago Lazarraga Dorretxe-Jauregia.
Zumeltzegi Dorrea
Estilo gotikoa duen Erdi Aroko eraikina da, XIII-XIV. mende artean eraikia, eta oraindik ere familiaren armarria mantentzen du. Gebarako kondeen Oñatiko bizilekua izan zen eta defentsarako erabili zuten. Gaur egun, Zumeltzegi eta Etxe-Aundi dorretxeek jatetxe eta hotel zerbitzuak eskaintzen dituzte.
Lazarraga Jauregia
Hasiera batean, Lazarraga Dorretxe-Jauregia eraikin gotikoa bazen ere; geroago Jauregia egin zutenean, berritu eta handitu egin zuten. Dorreak fatxadan dituen esgrafiatuak Gaztelako estilokoak dira eta teilatuko lau ertzetan borobil formako garitoiak ditu. Udazkenetik udaberrira ikusgai dago Lazarraga Jauregiko lorategi ederra.
Santa Marina Plaza
Oñatiko lehen plaza, XII. mendean ere bazegoen. XVIII eta XIX. mendeen artean birmoldatua. Nabarmendu behar ditugu Madinabeitia Jauregia (estilo barrokoa), Antia Jauregia (estilo barrokoa) eta Baruena Jauregia (estilo neoklasikoa). Erdiko iturria ere bai, bere Bertute Teologalekin eta Gurutzearekin.
Foruen Enparantza
José de Lascurain arkitektoak egin zuen proiektua XIX. mendean, Antonio de Cortazar Donostiako zabalgunearen egilearekin elkarlanean. Aipatzeko moduko eraikinen artean dago Udaletxea, barroko rokoko estilokoa, Martín de Carrera arkitektoak 1778an eraikitakoa. Fatxadaren goiko aldean herriko armarria nabarmentzen da.
Ikusi baita ere