Bisita gidatuak
Oñatiko bisita gidatuen eskaintza
Oñatiko Turismo Bulegoak une honetan ondorengo bisita gidatuak antolatzen ditu. Ohar orokorrak:
- Bisita guztientzat beharrezkoa da 24 ordu lehenago erreserba egitea bisita hauek egin ahal izateko
- Harremanetarako: 943783453 / turismo@onati.eus
- Salneurriek BEZa barne dute
San Migel Parrokia
San Migel Parrokia, XIV-XIX mendeetan zehar Gebara familiaren boterea irudikatzen duena. Ikus itzazu gure ezkutuko altxorrak, Parrokiako Gebaratar kondeen kripta, Rodrigo Mercado de Zuazolaren mausoleoa (Oñatiko Unibertsitateko fundatzailea) eta estatu mailan bakarra den klaustroa, erreka batek zeharkatzen duena. Informazio gehiago San Migel parrokiaren fitxan.
- Iraupena: 30 minutu
- 10 pertsona arte 30€ (partehartzaileen artean zatitzera)
- 11 pertsonatik aurrera 3€/pax
San Migel parrokia eta herrigune historikoa
Toledo euskalduna ezagutzeko bisita paregabea San Migel Parrokia eta herriko txoko esanguratsuenak ikusiaz.
- Iraupena: ordubete.
- 10 pertsona arte 50€ (parte-hartzaileen artean zatitzera)
- 11 pertsonatik aurrera 5€/pax
Jakinarazpena