Garraioak eta aparkalekuak
Aparkatzea Oñatin
Oñatiko herrigunean estalitako 2 aparkaleku publiko daude: Goiena eta Kiroldegikoa. Herrian aparkatzeko TAO sistema dago indarrean astelehenetik larunbatera.
Oñatira iristeko
Hiriburuetatik Oñatira iristeko, bi aukera nagusi daude:
- Errepidez: autobusez edota autoz etortzen direnentzat, sarbide nagusietako bat San Prudentzioko biribilgunea da, handik A-627 errepidea hartuta Oñatira heltzeko kotxez edo autobusez.
- Trenez etorri nahi izanez gero, Zumarraga geltokira iristea gomendatzen da, eta hortik Oñatira autobus-zerbitzua hartzea. Hauetarako, PESA autobusaren zerbitzua erabili behar da.
Oñati - Arantzazu autobus-zerbitzua
Bestalde, Oñatitik Arantzazu Santutegirako autobus-zerbitzua igande eta jaiegunetan izaten da, eta Arantzazuko zein Araotzeko aparkalekuak betetzen direnean erabili beharreko zerbitzua da.
Herribusa
Astean zehar eta larunbat goizetan, berriz, herriguneko barne-mugikortasuna bermatzeko Herribus zerbitzua dago erabilgarri.
Taxiak
Taxi-zerbitzuak aurrez kontratatzea gomendatzen da:
- Geltokia (Telefono bakarra): 943 78 03 65
- Josu Lertxundi: 663 03 13 22
- Juan José Urra: 606 00 43 40
- Javier Marquez: 619 10 43 33
- Jose Luis Rabanete: 600 57 50 92 / 658 73 27 09
- Ana Orueta: 650 05 99 99
- Taxi egokitua (Telefono bera): 943 40 05 00

Jakinarazpena