Jan eta lo Oñatin

Oñatik eskaintza gastronomiko zabala du eta goi mailako ostalaritza eta hotelak ditu zure bisita errazteko eta gozagarri egiteko. Hemen duzu zerrenda.

Oñati, atseden hartzeko era askoren topagunea. Herrgunean, Ongi hotela eta Zumeltzegi dorretxea, inguruan Etxe-aundi hotela edota Arregi nekazalturismoa aurki daitezke; gertuko tratua, egonaldi goxoa eta herri izaerarekin lotura lasaia eskaintzen dituzten lo lekuak. San Martingo autokarabana guneak ere bidaiatzeko modu libre eta hurbila eskaintzen du.

Arantzazurako bidean dago Soraluze hotela; Arantzazun bertan, berriz, Goiko-Benta, Sindika eta Iraipe Arantzazu hotelak, Aterpetxea eta Aranzazu Borda apartamentuak naturaz gozatzeko eta lasaitasunean atseden hartzeko leku aproposak dira. Lo leku askok, gainera, egonaldia osatzeko bestelako zerbitzu eta esperientziak ere eskaintzen dituzte.

Araotz auzoan, Araozko Ostatua eta apartamentu turistikoak ingurune paregabe batean atseden hartu eta Oñatiren esentzia modu benetakoan bizitzeko gonbidapena dira. 

  • Iraipe Ongi Hotel: +34 943 718 285
  • Hotel Torre Zumeltzegi (H***): +34 943 540 000
  • EtxeAundi Hotel Boutique: +34 943 781 956
  • Arregi nekazalturismoa: +34 646 023 570
  • Soraluze Hotela (H**): +34 943 051 301
  • Araotzeko Ostatua: Itxita
  • Iraipe Arantzazu (H***): +34 943 781 313
  • Goiko Benta (P*): +34 943 781 305
  • Sindika (H*): +34 943 781 303
  • Arantzazuko Borda: +34 628 132 412 
  • Arantzazuko Aterpetxea: +34 943 780 500

Egonaldia osatzeko, jatetxe eta ostatu askotan gertuko produktuek hartzen dute protagonismoa: gazta, txakolina eta bertako gastronomiaren zaporeak.