Informazio praktikoa
  • Kontaktua: jelorzarza@hotmail.com / 670 274 461
  • Helbidea: Arantzazu errepidea, 20560 - Oñati
  • Iraupena: 120´
  • Taldeak: gutxienez 10 pertsona
  • Informazio gehiago: Pottokaleku.com

Europako arrazarik zaharrenetarikoa da pottoka. Euskal Herrian soilik aurkituko duzu eta ehunka gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Laztandu, orraztu, bazka eman, uhalak jarri, gidatu...

Beraz, igo zaitez pottokaren gainean ibilaldi labur batez gozatzeko! Primerako eskarmentua biziko duzu! Etxekoekin ondo pasatzeko bereziki prestatutako esperientzia. Honek txiki, guraso eta laguntzaileen parte-hartzea eta elkarreragina sustatu, eta, era berean, ingurunearen ezagutza eta animaliekiko errespetua bultzatzen ditu. 

Izan ere, zaldiekin kontaktua edukitzea eta harreman emozionala ezartzea dira helburuak , askatasun bete-betean bizi diren animalia horiekin batera harmonia eta bakea lortuz. Hori guztia ingurune natural ezin hobean: Aizkorri-Aratz Parke Naturaletik irten gabe. Dudarik gabe, esperimentu honek harrapatuko zaitu.

 

Pottokaleku-6.jpg
Natura-22.jpg
Pottokaleku-1.jpg
Pottokaleku-8.jpg
BelarAloña-8Berria.jpg