Informazio praktikoa
- Noiz: Berpizkunde igandetik 60 egunera
- Bisita gidatuak: Oñatiko Turismo Bulegoan (Telefonoa: 943 783 453 / E-maila: turismo@onati.eus).
- Informazio gehiago: Wikipedian
Oñatin jaiek kultura tradizionalean erro sakonak dituzte. Korpus eguneko prozesioa bezain sustraiturik dauden tradizioen biziraupena da aipatzekoa, 500 urtetik gora duen jai tradizionala.
Corpusa Erdi Arotik datorren jai erlijioso bat da, Urbano IV.a aita santuak 1264an sortua. Hala ere, 1311 arte ez zen Eliza Katoliko osora zabaldu, Klemente V.aren garaian. Hala, bada, Europa osoan ospatzen da, eta denboraren poderioz garrantzi handiko jaia bilakatu da, sozialki eta kulturalki oso aberatsa, sorreran zeukan izaera erlijiosotik haratago.
Oñatiko Corpusetako ezaugarri nagusiak alde batetik prozesioko pertsonatuak dira, hau da, Kristo, hamabi Apostoluak eta San Migel. Eta bestetik dantzariak, “Corpus Dantzak” bezala ezagunak eta soilik egun horretan eskaintzen direnak. Bestalde, prozesioan zehar Oñatiko herria ordezkatuz San Migelek eta dantzariek erreberentziak egingo dizkiote Sakramentu Guztiz Santuari.