- https://turismoa.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/enara-eta-sorbeltzen-bila
- Enara eta sorbeltzen bila!
- 2026-06-16T17:30:00+02:00
- 2026-06-16T23:59:59+02:00
- Enarak eta sorbeltzak. Habiak identifikatu eta lokalizatuz, lagun iezaguzu intsektujale eder horien kontserbazioan. Zatoz!
Enara eta sorbeltzen bila!
Zinema-
Noiz
2026/06/16 17:30
-
Non
Oñatiko Natur Eskola
Herritarren zientzia programa jarriko dugu martxan, Oñatiko enarak eta sorbeltzak babesteko. Eder bezain beharrezkoak ditugu intsektujale hegalariok, eta ezinbestean zaindu beharreko gure herriko biodibertsitatearen parte.
Denon parte hartzea ongietorria izango da, ezagutzarik gabe ere. Guk geuk eskainiko dizkizuegu oinarrizko jakintzak eta tresnak, eta, ondoren, zeuen kontura jaso ahalko dituzue datuak udan zehar.
HERRITARREN ZIENTZIA, zer da?
Natur ingurune hurbilean bizi diren animalia, landare edo ekosistemen ezagutza eta kudeaketa areagotzea helburu duen proposamena.
Ez da naturaren inguruko ezagutzarik behar herritarren zientzian aritzeko; naturarekiko jakinmina eta 16 urtetik gora izatea nahikoa da! Animatu herriko natura ezagutzera!
Nola antolatuko gara?
- EZAGUTZA SAIOA
Aztertu nahi den gaiaren inguruko informazioa jasoko dute herritarrek, adituen eskutik. - DATU BILKETA
Aldez aurretik ezarritako data eta metodologiak jarraituta, gaiaren inguruko datuak jasoko dira metodo zientifikoa jarraituta. - DATUAK PARTEKATZEA
Jasotako datuak adituei igorriko zaizkie.