Iraila 11

Oñatiko fabriketan emakumeen (ezinbesteko) lana

Zinema
  • Noiz

    2026/09/11 11:00

  • Non

    Ganbaran

Oñatiko fabriketan emakumeen (ezinbesteko) lana

Irailaren 25era arte. 

Erakusketa bat egongo da ikusgai Emakumion Etxian irailaren 11tik 25era (10:00-13:00 / 16:30-20:00).
Irailaren 11n soilik goizeko ordutegian

Edurne Iriondok burutu duen azterlana laburbiltzen duen ikus-entzuneko bat, emakumeek enpresetan burutu izan duten jardunaren erakusgarri diren hainbat produktu eta katalogo, eta beste zenbait emaitza egongo dira bertan ikusgai modu bisualean.

Bisita gidatuak egingo dira:
Irailak 15, 11:00 (Euskaraz)
Irailak 16, 11:00 (Gazteleraz)
Irailak 17, 18:00 (Euskaraz)
Irailak 23, 18:00 (Gazteleraz)