Informazio praktikoa
  • Kokapena: Arantzazutik 3 km-ra
  • Weba: www.gomiztegi.eus
  • emaila: info@gomiztegi.eus
  • Tel: (+ 34) 943 251 008 / Whatsapp: (+34) 688689725
  • Produktuak: gazta, esnea, haragia
  • Bisita gidatuak taldeentzat (info gehiago)

Gomiztegi proiektua Arantzazun dago, Oñatin (Gipuzkoa, Euskal Herria). Esanahi sinboliko oso berezia duen tokia da, bere balio espiritual, kultural eta paisajistikoagatik. Lau jarduera nagusi aurki ditzakezu hemen: Artzain Eskola, artaldearen zainketa, artisau gaztagintza eta bisita gidatuak.

natura-2.jpg
gomiztegi-1.jpg
Natura-18.jpg
Natura-9.jpg
gomiztegi-4.jpg
Natura-15.jpg
gomiztegi-6.jpg
gomiztegi-8.jpg
HerriEguna-20.jpg

Bide egokitua hartuz gero, Gomiztegi baserria Arantzazu Santutegitik hiru km-ra dago oinez. Autoz ere joan daiteke. Han dago Artzain Eskola kokatuta. Gazta, esnea eta haragia ekoizten dituzte. Gomiztegin emandako produktuak baserrian bertan, dendetan, azoketan eta internetetik saltzen dira. 

Gure baserrian modu berezian hartu nahi zaituztegu. Artzaintza, natura, elikagai, gazta eta animalien munduaren ikuspegi integrala eskaintzen dizuegu. Hemen hori guztia esperimentatu ahal izango duzu, baita gure gaztak probatu eta artzainaren eta bere txakurraren lanarekin gozatu ere.

Aurrez eskatuta, bisita gidatuak egin daitezke bertako jarduera ezagutzeko: Gomiztegi baserriaren bisita, artzaintzaren historia eta esnekien dastatzea (Idiazabal gazta, gazta urdina...) edota Gomiztegi baserria eta artzain txakurraren erakustaldia. Bisitaldi aproposa! Informazio gehiago

Ikusi baita ere

Txokolateixia, Interpretazio Gunea

Txokolateixia, Interpretazio Gunea

Deitu: 605763595