Informazio praktikoa
  • Helbidea: San Martin Zuhaiztia Ibilbidea, 2, 20560 Oñati, Gipuzkoa.

Autokarabanen Guneari itsatsia dago, eta Oñatiko toki berde handienetakoa den hariztietako batean kokatzen da. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste, piknik-gunea eta komunak.

Parke honetan XVI. mendeko San Martin baseliza dago, eta bertan Pierres Picart artistaren erretaula aurkituko dugu. Bertatik ia herri osoa ikusten da, konkretuki, Berezao eta Lezesarri baserri-inguruneak eskuin aldean eta Aloñako mendilerroa aurrez aurre.

Erdigune historikoa -bidegorritik edo oinez- 200 m-ra dago, eta autobus-geltokia -Arantzazura (igande eta jaiegunetan) edota beste herrietarako zerbitzua- 150 m-ra.

SanMartin-1.jpg
Natura-35.jpg
SanMartin-8.jpg
SanMartin-2.jpg
Murgialdai-8.jpg
SanMartin-9.jpg
Natura-32.jpg
Natura-30.jpg
SanMartin-5.jpg