Mai 15

Artea eta Interiosmoa

Zinema
Artea eta Interiosmoa

Proiektu hau artearen eta interiorismoaren (gure lanbidea) arteko loturak esploratzeko gogo pertsonal batetik sortu da. Barrualdeen diseinuak espazioak edertzeaz gain, inspirazio artistikorako abiapuntu ere izan daitekeela erakutsi nahi dugu. Interiorismoaren ekintzatik sor daitezkeen giza esperientiak artearen bidez islatzea. Gainera, tokiko artistekin harremanak sortu nahi ditugu eta diziplina desberdinak elkarrekin hitz egin dezaketela erakutsi.

Bi objektu aukeratu ditugu: pitxer bat eta oinarri bat. 6 artista gonbidatu ditugu elementu horiek interpretatzera eta beren lanetan islatzera. Bakoitzak bere ikuspegia, estiloa eta teknika nola ematen dituen ikustea izan da asmoa, eguneroko objektu bat adierazpen artistiko berezi bihurtuz.

Artistak honakoak dira:
.- Xabier Mendizabal
.- Ander Etxaniz Altube
.- Mirari Sagarzazu
.- Itziar Bastarrika
.- Katalin Antxia Abasolo
.- June Baonza Pagaldai