Egun bat Oñatin
Egun pasa Oñatin? Galdu ezinak diren 3 gune proposatzen dizkizugu.
Goizean Arantzazu Santutegia bisitatu Oteiza, Chillida eta Basterretxea euskal artisten lanak ezagutu eta Aizkorri Parke Naturalaren paisaiaz gozatzeko. Aizkorri magalean kokatutako Arrikrutz Oñatiko Kobak dira bigarren parada, Euskal Herrian aurkitu den lehoi bakarra ikusteko parada.
Eguardian inguruko jatetxe baten bazkaldu bertako produktuak dastatuz edota bertako gazta edo txakolina erosi eta atsaldean Oñatiko Hirigune historikoan murgildu, Euskal Herriko lehen unibertsitatea, jauregiak eta txokolatea dastatuz, Txokolateixan.
Informazio praktikoa
- 21 Km – Kotxez Oñatitik.
- 3 parada – Arantzazu Santutegia, Arrikrutz-Oñatiko Kobak eta Oñati hirigune historikoa.
- Garraioa – Igande eta jai egunetan autobusa Oñati-Kobak-Arantzazu Santutegia (ikus ordutegia).
Ikusi baita
Txokolateixia, Interpretazio Gunea
Deitu: 605763595
Oñatiko Unibertsitatea
Deitu erreserbatzeko
Jakinarazpena