Informazio praktikoa
Kokapena
- Helbidea: Araotz auzoa 75, 20567, Oñati (Gipuzkoa)
- emaila: arrikrutz@onati.eus
- Telefonoa: 943 08 20 00
Bisitak
- Pasarela bidezko bisita arrunta
- EspeleoTxiki, dibertsioa familian
- EspeleoArrikrutz, abentura Arrikrutzen barrena
- Erreserbak: egin eskaera online edo +34 943 082 000 telefonoan.
Oharrak
- Etxeko animaliarik ez da onartzen.
- Tenperatura koba barruan: 10ºC.
- Bisita ordua baino 15 minutu lehenago egon behar da harrera-gunean (bisita baino 30 minutu lehenago aparkalekuan egotea gomendatzen da).
Araotz auzoan (Oñati), Aizkorri mendikatearen bihotzean, Euskal Herriko paisaia karstiko apartenekoaren barnean dago Gipuzkoako haitzulorik zabalenetakoa. Behe Kretazeoan, hau da, duela 100 milioi urte baino gehiago sortutako honek, hamabost kilometroko garapena du elkarrekin konektatutako galerietan zehar.
Mendeetan zehar urak zizelkatutako haizpe hau, bere aurkikuntza paleontologikoengatik berezia ere bada. Errinozero iletsuaren edo orein erraldoien aztarnez gain, bertan topatutako leize-hartz hezur ugariak aipatu behar dira, baita penintsula osoko haitzuloetako lehoi eskeleto osoena ere.
Interpretazio Gunea Kobetarako sarrera-gunea da. Aparkalekutik 200 m-ra dago kokatua. Kobetako aurkikuntzen berri ematen dio bisitariari, eta bertatik lurpeko munduaren esplorazioa hasten da.
Harrera, Kobetako sarrera-merchandising puntua izateaz gain, Ibilbide geologikoaren hasiera puntua ere bada. Ibilbide honetan Euskal Herriko mineralak eta haitzak ikusi ahal izango ditu bisitariak.
Hiru bisitaldi mota dituzu aitzuloa bisitatzeko: pasarela bidezko bisita arrunta, EspeleoTxiki jarduera eta EspeleoArrikrutz abentura.
Pasarela bidezko bisita
Mendeetan zehar urak zizelaturiko katedral barroko hau modu eroso eta erraz batean ezagutzeko aukera eskaintzen du bisita honek. 500 metrotan zehar egokituriko pasabide erosoari eta argi-sistema aurreratuari esker, altxor geologiko hau miresteko aukera ezin hobea du bisitariak. Baita, bertan bizileku izan zuten antzinako animaliak ezagutzeko ere.
- Bisitaren iraupena: 60 min
EspeleoTxiki, dibertsioa familian
Haurrentzat (6 urtetik gorakoak) eta familientzat bereziki egokitutako ibilbide espeleoturistikoa da. Bertan, 53. galeriako historiaurreko animalien erreplikak ikusi ondoren, eta pasabidea albo batera utziz, Kobazuloa bere egoera naturalean ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
- Bisitaren iraupena: 2 h eta 30 min
EspeleoArrikrutz, abentura Arrikrutzen barrena
Helduei (18 urtetik gorakoak) zuzendutako pasabidez kanpoko espeleoturismo ibilbidea dugu. Bisita honetan, Arrikrutzeko espeka handia edo Aldaola errekaren lur-azpiko ibilguaren edertasunarekin gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.
- Bisitaren iraupena: 3 h eta 30 min
Arrikrutz: Antzinako animali artean
Arrikrutz-Oñatiko koba berezia da bertako aurkikuntza paelontologikoengatik. Errinozeronte iletsua (Coleodonta antiquitatis), leize hiena (Crocuta crocuta spelaea) eta orein erraldoien (Megaloceros giganteus) aztarnez gain, aipagarriak dira Arrikrutzen agerturiko leize hartzen (Ursus spelaeus) hezurdura ugariak eta Iberiar penintsula mailan bakarra den leize-lehoiaren (Panthera leo spelaea) hezurdura osoa. Azken hau dugu, orain arte, Arrikrutzeko kobetan egin den aurkikuntzarik garratzitsuena. Lehoi mota hau Eurasian bizi izan zen duela 300.000 eta 10.000 urte bitartetan eta inoiz izan den felido handietako bat zen. Arrikrutzeko galerietako batean aurkitutako eskeleto osoak 35.000 urte inguruko datazioa du.
Ordutegia
| HILABETEA | GOIZEZ | ARRATSALDEZ |
|---|---|---|
| Urtarrila - Otsaila | Bakarrik erreserbapean | Bakarrik erreserbapean |
| Martxoa - Apirila (Astelehenak itxita) |
10:00 - 14:00 Aste bukaera 9:30 - 14:30 |
15:30 - 17:30 Aste bukaera 15:30 - 17:30 |
| Maiatza (Astelehenak itxita) |
10:00 - 14:00 Aste bukaera 9:30 - 14:30 |
15:30 - 17:30 Aste bukaera 15:30 - 19:00 |
| Ekaina | 10:00 - 14:00 Aste bukaera 9:30 - 14:30 |
15:30 - 18:30 Aste bukaera 15:30 - 19:00 |
| Uztaila - Abuztua | 9:30 - 14:30 | 15:30 - 19:00 |
| Iraila (Astelehenak itxita) |
9:30 - 14:30 | 15:30 - 19:00 |
| Urria - Abendua (Astelehenak itxita) |
10:00 - 14:00 Aste bukaera 9:30 - 14:30 |
15:30 - 17:30 Aste bukaera 15:30 - 17:30 |
Gabonetako egun hauetan, abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 eta 6an Arrikrutzeko kobak itxita egongo dira.