Informazio praktikoa
  • Ibilbidea: Bergara - Oñati
  • Luzera: 97 km
  • Etapak: 5 etapa
  • Informazio gehiagarria: Hartzaren bidea

Debagoieneko Hartzaren bidea gure eskualdean zehar osatu den 92 kilometroko ibilbide natural ederra da. Ibilbide horietako zati handi bat Oñatiko lurretan egiten da.

 

Arrikrutz-11.jpg
Arrikrutz-16.jpg
BelarAloña-2.jpg
BelarAloña-4.jpg
BelarAloña-32.jpg
BelarAloña-34.jpg
Arrikrutz-21.jpg
Arrikrutz-20.jpg

Hartzaren bidea, 5 etapa Debagoienean

1. etapa, Bergara - Arrasate

Debagoiena ezagutzeko etapa hau Bergaran hasten da.Herrigunea zeharkatu orduko, aldapan gora Goiauzora joko dugu. Handik, Angiozarko Partaitia auzuneko baserrietatik pasatu eta Elgetako Asentzio ermitara helduko gara. Intxorta mendiaren azpitik igaro ondoren, Bizkaia eta Gipuzkoa muga-lerrotik Kanpanzargo mendateraino eramango gaitu bideak. Aurrerantz jarraituz, Udalaitz mendi ederraren magaletik Udala auzora iritsiko gara, goitik behera Arrasate herrira jaisteko.

 

2. Etapa

Arrasateko herrigunea atzean utzi, San Andres auzorantz abiatu, autopista azpitik pasatu eta aldapari helduko diogu Bedoñara iritsi arte. Handik beherantz, Larrino auzotik igaro eta gero, erraz ailegatuko gara Urkuluko urtegira. Jarraian, Aretxabaletako Areantza auzoa Mendiolarekin lotuko dugu eta auzo-bideetatik ia Eskoriatzako kaleraino hurbilduko gara. Azkenik, aldapan gora Atxorrotzeko tontor ermitaduna harrapatu ondoren, goitik behera Leintz-Gatzagako hiribildu historikoraino joko dugu etapa amaitzeko.

 

3. Etapa

Aizkorri-Aratz Parke Naturalean barneratuko gaituen etapa menditsu honi Leintz-Gatzagako herrian emango diogu hasiera. Gatz Museotik pasatu ondoren, Dorletako santutegiraino igoko gara, baina aldapa ez da hor bukatuko, Makatzagain aldera inguratu arte, pagadi artean gora egin beharra dago. Handik Leizargarateko lepora heldu eta Deguriako zabalguneraino jarraituko dugu. Andarto mendiaren azpitik igaro eta Ugastegira iristean, Oñatiko Araotz auzoraino jaitsiko gara etapa burutzeko.

 

4. Etapa

Oñatiko Araotz auzotik Jaturabaeko urtegira joko dugu errepide bazterretik eta Arrikrutzeko kobaren sarreraraino hurreratuko gara, handik baserri-bideetatik zehar Arantzazuko santutegira iristeko.Hemen hasiko da gaurko aldaparik latzena, Biozkorniako lepora ailegatu arte ez baitugu atsedenik izango. Biozkorniatik aurrera, ordea, dena beherantz egitea tokatuko zaigu, Kataberaraino lehenengo eta, bide zaharrak erabiliz, Oñatiko Murgia auzoraino ondoren. Hutsa falta zaigu Oñatiko herrigunera heldu eta etapa amaitzeko.

 

5. Etapa

22,8km dituen ibilbidea Oñatin hasi eta maldan gora abiatuko gara Larraña auzotik Arranoaitzeko tontorreraino. Hortik aurrera, desnibela poliki-poliki galduz, Deskargara helduko gara. Ondoren, Vascongados trenbide zaharraren bidea hartuta Antzuolako Uzarraga auzora helduko gara modu erosoan eta trenbidea zaharra jarraituz, Bergara herriraino, ibilbidearen etapa honi amaiera emanez. Informazio gehiago: argazkian perfila eta zehaztasunak.